Gaztetalk Bilbao Europa, gaztetasuna, enplegua eta ekintzailetza

BilboRockek martxoan Gaztetalk Bilbao Europa abian jarri zuen, gazteen eta hainbat arlotako (gazteria, enplegua, prestakuntza…) arduradunen artean eztabaidatzeko eta parte hartzeko gunea. Helburua? Denok batera enplegu eta ekintzailetzari buruzko proposamenak eta gomendioak eraikitzea, hain zuzen Europako herrialdetan bildu eta praktikan jarri daitezkeenak.

Proiektu hau Europar Batasuneko Erasmus + Acción 3 programak eta Bilboko Udalak finantzatu dute.

Bizipen honetan, lantaldeek erakutsi zuten enpleguari begira, gazteek zer nolako egoera bizi duten eta zeintzuk diren euren kezkak: ezegonkortasuna eta lan-prekaritatea; horrek dakarren bizi-prekaritatea; orientaziobako sentsazioa; genero-ezberdintasuna eta gizarte-ahultasuna; ekintzailetza (informazio eza, gizarte segurantzari kuotak ordaintzea…); preskuntza-enplegu sistema; lan-eskubideak eta abar.

Eta zenbait erronka eta ekiteko ildo martxan jarri ziren honako gaiak oinarri: finantzazioa, networking, lan- eta ikasketa-munduaren arteko harremanak, bekak edo aniztasuna.

Hemen kontsulta ditzakezu konklusioak.

https://storify.com/Bilborockbilbao/bilbaogaztetalk