Youtuber fenomenoa Bilborock-era iritsi da

Adelita Power, Koala Rabioso, Remedios Caseros, Zeus…sarean milaka jarraitzaile dituzten youtuberrak dira eta orain Bilbon daude. ¿Zer iruditzen zaizu? Ekainaren 13 eta 14ean youtuber hauek Bilborock-en bilduko dira hausnarketak egiteko, bizipenak partekatzeko eta solasean aritzeko.

Bilbao You Week, BilborockLab prozesu parte-hartzailetik sortutako ekimena da, Bilborock-en programaziora batzen da, analogikoa eta digitala konektatzen duten ekitaldien bitartez. Oraingo honetan, youtuber eta gamers-ak ekainaren 13 eta 14an biltzen dira gai ezberdinen inguruan eztabaidatzeko: erronka eta zailtasunak Euskal Herrian Youtuberra izateko; pertsona bakoitzka bere bideoak igotzerakoan ezartzen dituen filtroak; Influencer-en kontsiderazioa, etab.

Lehenengo jardunaldia doakoa da eta 17:30 eta 22:30ak bitartean ospatuko da. Hitzaldiak, mahi-inguruak eta zientzia, entretenimendua eta dibulgazioa nahasten dituen etxeko esperimentuen show-ak egongo dira.

Asteartean, bi tailer ospatuko dira (5€ -ko prezioa) bideoblog bat sortzeko eta bideojokoen partidak grabatzen ikasteko. 18,00etatik 21,30etara.

Lehenengo esperientzia honetara Adelita Power (374.000 harpiedun baino gehiago dituena bere kanalean), Focusings edo Koala Rabioso bezalako figurak gehitu dira. Bilborock-eko antzeztokira igoko diren gamers-en artean, oso ezaguna den Zeus egongo da eta bertako gazteak diren JoanpaXII, Special K eta IDeFoe.