Dagoeneko izena eman dezakezu Herri Kroserako

Azaroaren 20an, Bilboko kaleetan barrena, Herri Krosa egingo dute. 10 kilometroko lasterketa hau mota errazenetakoan artean kokatuta dago, dauzkan zailtasun gutxiengatik.

Kale Nagusian egongo dira irteera eta helmuga. 11:00etatik aurrera abiatuko dira aurreikusita dagoenaren arabera parte hartuko duten 10.000 lagunak.

Ibilbidea:

IRTEERA Kale Nagusia – Plaza Biribila- Buenos Aires – Udaletxea – Epaltzaren alarguna – Areatza – Nafarroa – Plaza Biribila – Hurtado Ametzaga – Zabalburu plaza – Autonomia – Trenbidearen etorbidea – Sabino Arana – Jesusen Bihotza – Kale Nagusia – Maximo Agirre – Euskadi plaza – Deustuko zubia – Agirre Lehendakaria (eskumako erreia) – Sarriko (bira) – Agirre Lehendakaria (ezkerreko erreia) – Deustuko zubia – Mazarredo zumarkalea – Kale Nagusia HELMUGA

Izena emateko:

  • Aurrez aurrekoa: azaroaren 14tik 19ra Zabalguneko Eraikineko Atarian
  • Online: azaroaren 6ra arte hemen.