“Esperientzia benetan atsegina izan da”

Jonek haren esperientziaren eta ideia irabazlearen berri eman digu elkarrizketa honetan. 2016ko Ideiak Martxan lehiaketan saridun suertatutako zortzietako bat da. Lehiaketa hau Bilboko Udalaren Gazteria Sailak antolatzen du buruan darabiltzazun sormenezko ideiak saritzeko asmoz.

Esan zertan datzan zure ideia

Irailaren 21 eta 25 bitartean Bilborocken egindako jaialdi solidarioa da. Musika zuzenean helburu solidario batekin. Haren bidez, jende ugarik zer jan ez dutela salatu nahi da. Kontzertuetarako sarrera elikagai ez galkorren kilo bat da, ondoren Elikagai Bankuari emateko.

Zure lanbidea musikari lotuta al dago?

Bai, sustatzaile musikala naiz eta duela gutxi arte hizkuntza-irakaslea ere bai.

Zer deritzozu esperientzia honi, Gazteria Sailaren babesa lagungarria izan da zuretzat?

Esperientzia benetan atsegina izan da. Gazteria Sailetik laguntza handia jaso dut nik ideia bat besterik ez neukalako, baina garatu barik. Gauza berriak egiteko gogoa izan dut beti eta azken proiektuan aldaketaren bat egin nahi izan dut, baina ezin izan dut ordurako onartuta egon delako.

Ezagutzen al zenuen Ideiak Martxan aurretik?

Adiskide batzuen bitartez izan nuen lehiaketaren berri, izan ere, lagunek ideia berriak lantzeko dudan kezka ezagutzen zuten.