Gaztetalk Bilbao. Europak balioak eztabaidan

Urriaren 3an eta 4an egin zuten Bilborocken. Gaztetalk Bilbao Europa gazteen eta Gazteria Saileko arduradunen arteko eztabaidarako eta parte hartzeko espazioa da, Europako Batasunaren Erasmus+ 3 Ekintza programak sustatutakoa. Helburua? Gazteriari buruzko udal-politiken ekintzak eta erronkak Europako ingurunearen barruan abian jartzea.

Oraingo honetan, helburua etorkizuneko hiriak eraiki ditzaketen erronka eta balioak zeintzuk diren identifikatzea izan da. Gazteen iritzia kontuan hartzen duten hiriak, guztiak barne hartuko gaituztenak.

Mintegiko programaren barruan, hitzaldiak, esperientzia eta lan-taldeetarako bisitak barne hartu ditu. Horietan, metodologia berritzaileez baliatuta, hainbat gai izan zituzten hizpide: garapen pertsonala, ingurumena, aniztasuna eta herritarren konpromisoa, aisia eta kirola, hiriko espazi.