Bilboko Hiria-Villa de Bilbaoko finalera heldu gara!

Bilboko Hiria Pop Rock Lehiaketaren 28. edizioa amaitzear dago. Aste honetan finalak izango dira, ostegun eta larunbatean, gustu guztietarako kontzertuekin. Eta gainera, streaming-en bidez hementxe ere izango duzu ikusgai: www.concursovilladebilbao.com.

Sailkatutako bandak honako hauek dira:

Ostegunean, azaroaren 10ean, Elektronika Saileko finala: Rrucculla (Bizkaia), L’An2000 (Frantzia), Sueisfine (Valentzia) eta Vanesa Paris (Bartzelona).

– Ostiralean, azaroaren 11n, Metal Saileko finala: Fetitxe (Bizkaia), Insaniam (Albacete) eta Warg (Zaragoza).

Larunbatean, azaroaren 12an, Pop Rock Saileko finala: I Me Mine (Frantzia), My Expansive Awareness (Zaragoza) eta The Zephyr Bones (Bartzelona).

Kontzertu guztiak arratsaldeko 20:00tan hasiko dira Bilborock-en. Eta albiste on bat, sarrera doan da!

Bilborocken zuzenean jo duten 34 taldetatik, 6 finaletara pasatu dira (3 pop rock eta 3 metal sailetan). Elektronika eta Bestelako Joerak sailetan, epaitegi profesionalak finalean parte hartuko duten 4 talde aukeratu ditu.

Bandak aukeratzeko, epaitegi profesionalaren, epaitegi gaztearen eta kontzertuak zuzenean entzutera etorri direnen iritziak kontuan hartu dira (688 boto).