Hurrengo larunbatean, Gazteen Musika, Ideiak Martxan lehiaketaren barruan 2016an saritutakoetakoa

Bilboko Dock aretoan (Uribitarte pasealekua, 3), azaroaren 5ean, 2016ko Ideiak Martxan lehiaketaren ideia irabazleetakoa burutuko da: Gazteen Musika. Irene Prietok sustatu du 12 eta 20 urte bitarteko gazteentzako musikaren inguruko doako topaketa hau.

Egun osoan zuzeneko emanaldiak, tailerrak eta hitzaldia egongo dira. Haren xedea gazteen artean bizipenak elkar trukatzea da. Bakarlarien edo taldeen zuzeneko musikaz gozatu edo musikari, teknologia berriei, afrikar perkusioari edo bat-bateko sormenari buruzko tailerretan parte hartu ahal izango da.