Baduzu ideiaren bat Bilboko garraio iraunkorrari eusteko?

Gaztetalk-en zer gertatu zen jakin ezazu hemen

Udalak abian jarri duen prozesu parte-hartzailearen baitan, Uriko Mugikortasun Jasangarrirako Bilboko Planaren etorkizunari buruzkoa honako inkesta hau bete ahal izan zen eta ekarpenak egin ahal izan ziren ondorengo gai hauetan: garraio publikoa, oinezkoak arazo barik ibiltzea, bizikletaren betekizuna, aparkalekuak, errepideko segurtasuna, ibilgailu pribatuak…

Horrekin batera, aste honetan Gaztetalk berria egongo da, Bilbon zehar egiten diren joan-etorriez eta horiek modu iraunkorragoan egiteko moduez berba egiteko. Azken finean, Uriko Mugikortasun Jasangarrirako Bilboko Plana (PMUS) berriaren inguruan eztabaidatzeko. Aipatutako planak 2016-2020 aldirako jarduera guztiak koordinatzen ditu Bilboko mugikortasun iraunkorrari dagokionez, hiri-eredu eraginkor eta osasungarriagoa sustatzeko asmoz.

Jarraitu eta Twitterrren parte hartu #BilbaoGazteTalk-en

Informazio gehiago: www.bilbao.eus/blogs/pmus