Hiri Antolaketako Plan Orokorrari Buruzko Gaztetalk

Jarraitu eta Twitterren parte hartu #BilbaoGazteTalk-en

Hurrengo Gaztetalk, Hiri Antolaketako Plan Orokorraren (PGOU) Aurrerapenari buruzkoa, azaroaren 17an egingo da Bilborocken, 09:00etatik 14:00etara.

Jardunaldiak ikasle gazteak eta hirigintza arloko kolektiboak lan-talde batean biltzea du xede, Hiri Antolaketarako Planari hainbat eratako ekarpenak egiteko asmoz.

Metodologia batzuk erabiliz honako gaien inguruan arituko dira: Etxebizitza, Ekipamenduak, Espazio Libreak eta Mugikortasuneko Azpiegiturak.