Banden Lehiaren finala, ostiral honetan Bilborocken

Banden Lehia Azkue Fundazioak sortutako lehiaketa dugu. Honek, euskarazko musika sustatu eta talde berriak ezagutzera ema nahi ditu. Lehiaketak euskarazko musika bultzatzea du helburu. Horrexegatik, lehiaketako talde herrikoienari ematen dio saria. Ostiral honetan, azaroaren 25ean, Bilborocken finala izango da, 20:00etatik aurrera. Sarrera doakoa da.

Finalean publikoak online aukeratutako (botoen bidez) lau taldek eta epaimahaiak hautatuko hiruk parte hartuko dute. Gau horretan 2016ko irabazlea nor den jakingo dugu. Publikoak zuzenean bozkatuko du eta boto horiek erabaki finalaren % 40a izango dira; gainerako % 60a, aldiz, epaimahaiaren esku geldituko da.