Zer moduz etxebizitza bat alokatzea hileko 175 eurotan?

Udal Etxebizitzek “Gazteentzako Emantzipazio Programa” abian jarri du, Otxarkoagan 35 urte baino gutxiago dutenentzat, 45 etxebizitza alokairuan eskainita, hileko 175 euroko errentarekin eta berriztatzeko aukera daukan hiru urterainoko kontratuarekin.
Etxebizitza hauetako bat eskuratu ahal izateko, baldintza hauetako bat bete behar duzu:
•Bilbon gutxienez hiru urtez erroldatuta egon eta 35 urte baino gutxiago eduki.
Etxebiden etxebizitza eskatzeko izena emanda egon.
•Gehienez 1 eta 3 kide arteko bizikidetza-unitatea osatu eta urteko 15.000 euro baino gehiagoko haztatutako diru-sarrerak eduki.
Irizpideak betetzen badituzu, Udal Etxebizitzak erakundeak hurrengo webgune honetan sartu ahal izateko gakoa bidaliko dizu. Hala, interesatzen zaizun etxebizitza aukeratu. Etxebizitza begiratu ahal izango duzu eta, nahi izanez gero, alokairu-kontratua izenpetu.