Bikote-harremanetako indarkeriaren aurka

Abenduaren 2an, Otxarkoagako Udaltegian, gazte eta nerabeen arteko bikote-harremanetako indarkeriari buruzko jardunaldia egongo da. Horretan, genero bietakoek osatutako bikoteak nahiz LGTB (Lesbiana, Gay, Bixesual eta Transgenero) kolektiboetakoek osatutakoak kontuan hartuko dira.
Jardunaldia 9:3etik 14:00etara luzatuko da eta bertan “Mi novio me controla… lo normal” (“Mutil-lagunak kontrolatzen nau… ohi dena”) blogaren egilea den Ianire Estebanez psikologoak parte hartuko du. Gainera, Lanbroa, Galarazi eta Aldarte Bilboko elkarteetako ordezkarien nahiz bulling eta ciberbulling fenomenoen inguruko Eukene Arana legebiltzarkidearen hitzaldiak entzun ahal izango dira.
Galarazi-Tendel da ekitaldiaren antolatzailea eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza dauka.
Doakoa da eta gura duten guztiek parte hartu dezakete. Horretarako, hurrengo helbide elektronikoaren bidez izena eman behar dute: jrgalarazi@gmail.com.
Informazio gehiago: 946 410 479.