We Live, Bilbo sustatzeko ideia-lehiaketa

Bilboko Udalak, WeLive plataformaren bidez, herritarrek kultura eta sorkuntzari nahiz enpresa-ekintzailetzari lotutako aplikazio edo soluzio teknologikoak plazaratu ditzaten lehiaketa bi abian jarri ditu.
GAZTERIA DEIALDIAOINARRIAK

WeLive Gazteria urtarrilaren 31ra arte indarrean dagoen lehiaketaren helburua kulturaren, sorkuntzaren, aisialdiaren eta kirolaren arloetan, taldeen, eragileen edota gazteen artean Bilbon egiten diren ekimenak (app-en, interneten eta abarren bidez) ezagutarazteko eta partekatzeko aukera ematen duten ideiak proposatzea da. Horien bidez, Bilbok berrikuntzan nahiz sorkuntzan aurrera egin duela eta abangoardian dagoela erakusteko aukera egongo da.

Erronka horren xedea Bilboko gazteek burutzen dituzten ekimenak ezagutaraztea eta bertan denok parte hartzea da.

Ezagutu hemen lehiaketa honen xehetasun guztiak

BILBAO EKINTZA DEIALDIAOINARRIAK

Aplikazio edo soluzio teknologikoei buruzko ideia-lehiaketa honen helburua Bilbon enpresa-ekintzaileei laguntzea eta bertako garapen ekonomiko eta soziala sustatzea da. Lehiaketa abenduaren 31an amaituko da, informazio guztia hemen.

We Live proiektua, Europako Batzordearen ekimena da. Honek, hirien erronkei konponbide berriak sortzea bultzatu nahi du, aplikazioak herritarren eta tokiko enpresen laguntzaz elkarlanean sortuta. Partzuergoa hiru hirik eta herrialde batek osatzen dute: Bilbo, Trento, Novi Sad eta Helsinkialdea. Horretarako, WeLive atari teknologikoa erabiltzen da, edozein pertsonak edo erakundek beharrizanak edo proposamenak azaldu ahal dituelako.