Txakurrarekin ibili

Udalak hainbat gune ipini ditu Bilboko zenbait parke eta eremutan gure maskotarekin lasai-lasai paseatzen eta olgetan ibili ahal izateko.
Animaliekin nahierara ibiltzeko eremu seinaleztatu eta prestatuak dira, lotuta eraman behar izan barik.
Hori bai, ezarritako ordutegiak errespetatu behar dira (neguan 19:00etatik 11:00ak arte) eta animaliak edukitzeari buruzko ordenantza eta haren ondoriozko beharkizunak bete behar dira, esate baterako, bere gorotzak jaso eta animaliak kontrolpean edukitzea.
Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak ezin dira eremu horietara eraman.
Hona hemen eremu eta ordutegi guztiak.