Bilborock aretoaren etorkizuna zehazten gabiltza

Bilborock Lab Bilborocken ikuspegi berria lantzeko udal prozesua da. Horren arabera, gazteei zuzendutako programa eta gunea izango da. Definitzeko prozesu hau 2016an hasi zen bilbotar gazteei entzuteko eta eurek parte hartzeko hainbat gune abian jarrita. Gazte horiek hainbat ikuspegi eta ideia proposatu zituzten etorkizuneko Bilborockentzat.

Orduz geroztik, Bilborock gazte-ekimenei nola zabaldu lantzen eta BilborockLaben plazaratutako zenbait proposamen abian jartzen ibili da Udala, kudeaketari nahiz programazio eta komunikazioari dagokienez.

Orain, beste pausu bat egin dugu. Urtarrilaren 18an, Udalak gogoeta-lan hori eta etorkizunerako ikusmoldea itzuli dizkie prozesuaren parte-hartzaileei.

Hemen zehatz-mehatz ikusi dezakezu urtarrilaren 18an egindako aurkezpena.