Gazte Bizkaibus, 26 urte baino gutxiago dutenentzako bidaia-txartel multimodala

Gazte Bizkaibus 26 urte baino gutxiago dutenentzako bidaia-txartel berriarekin, Bizkaibusen bidaiatzea beste garraiobide batzuekin uztartu daiteke, esate baterako: Metro Bilbao, Euskotren, tranbia edo Larreinetako funikularrarekin. Gainera, hilean 10 eta 25 euro arteko aurrezkia dakar.

Urte-amaieran indarrean sartu zen bidaia-txartel honek bi bertsio dauzka: Barik Oro Gazte (39 €) mugabako hileko bidaia-kopuru baterako; eta Gazte 70 (32 €), 70 bidaia egiteko.

Bizkaian erroldatuta dauden eta 26 urte baino gutxiago duten guztiek eskuratu dezakete honako bidaia-txartela. Horretarako, Barik txartel pertsonalizatua eduki behar dute.

Informazio gehiago hemen.