Etorkizuneko Bilboren inguruan berba egin nahi duzu?

Bilboko Udalak hiru-proiektuei buruzko Bilbao AurreraGo! Foroan parte hartzeko epea luzatu da Herritarrentzako prozesu parte-hartzailea da indarrean egongo den Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorra aztertzeko. Plan honek Bilboko etorkizuneko ekipamenduak, azpiegiturak edo berdeguneak zehaztuko ditu. Dauden proposamenen inguruan zure iritzia eman nahi duzu?

Oso erreza da, martxoaren 5a arte Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorrari buruz dauden proposamenenekin bat egin dezakezu hurrengo foro interaktiboan. Ondoren, martxoaren 8tik aurrera, lanmahaietako saioak hasiko dira (Herritar Kontseiluko kideak, udal sektoreetako kontseiluak eta adituak), lantaldeei amaiera eman ondoren (otsailean egingo diren Barrutietako talde-bilerak).

Horrez gain, otsail honetan ere informazio- eta eztabaida-saioak egongo dira Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleekin. Ekintza hau eztabaida honetan parte hartu duten Bilboko 16 ikastetxeetako 1.000 ikasleekin egin den prozesuari gehitu behar diogu.

2016ko irailetik aurrera, 3.800 pertsonak baino gehiago hainbat ekintzaren bidez parte hartu du plan honetan.

Informazio gehiago: