Ideiak Martxan: Hiri asko bere baitan

“Hiri asko bere baitan” Aitor Gomez, Asier Olabarrieta eta Unai Villenak aurrera ateratako proiektua da. Hasiera puntu moduan, Bilboko 8 distrituak hartu dituzte. Horrekin, hiribilduaren ikuspuntu berria eman nahi dute, unibertso bisual, literario eta soinudun batean oinarrituta. Proiektua hiru ardatzen baitan sustengatzen da (sorkuntza artistikoa, Bilbo eta Euskara) eta hiru diziplina nahasten ditu (literatura, musika eta argazkigintza).