Ideiak Martxan: “Zure estiloari eutsi” gazteentzako rap-lehiaketa hasi egin da

“Batalla por tu estilo-Zure estiloari eutsi” 14 eta 25 urte arteko gazteei zuzendutako rap-lehiaketa da, Gazteria eta Kirol Sailaren Ideiak Martxan programaren barruan. Honen bidez, bilbotar gazteei zuzendutako udal programazioa aberastu gura da, eurek egindako proposamenak sartuta.

Lehiaketa hau 14 kidez osatuta dagoen Junior Empresa Newen Elkartearen proposamena da.
14 eta 25 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta, bat-bateko rap (free style) lehiaketa bat da. Euskaraz zein gazteleraz abestuta, kiroltasuna, buru-argitasuna eta adimeneko bizkortasuna bezalako balioak sustatzeko xedea dauka, kultur-adierazpide gisa rap-aren sorkuntzarako irudi ona helarazita.
Otsailaren 17tik 27ra parte hartzeko aukera egongo da.

Mezu elektronikoa batallaportuestilo@gmail.com helbidera bidali behar da honako fitxa honekin batera  datu pertsonalak aipatuta eta bideoa bera edo haren esteka erantsita. Honetan, bera bakarrik rapeatzen edo aurreko lehiaketa batean aritzen agertu behar da.
Martxoaren 1ean webgune honetan eta gure sare sozialetan sailkatu direnen izenak argitaratuko dira: 16 gaztelaniaz eta 16 euskaraz.

Martxoko ostiraletan, 18:00etatik 21:00etara Deustuko Udaltegian (Lehendakari Agirre etorbidea) sailkatzeko fasea egingo dute. Otsailaren 31n finalerdia izango dute. Bertan, gaztelerazko modalitatean eta euskarazkoan 4na gazte hautatuko dituzte. Finala Bilborocken izango da, apirilaren 28an.
Modalitate bakoitzaren irabazleak 300 euro irabaziko ditu.

#BilbaoGazteNight apirilaren 28an
Bilborockeko finala 20:00etan hasiko da eta lokala bete arte bertara sartzeko aukera egongo da.Kategoria bakoitzeko finalistez gain, antolakuntzak gonbidatutako Estatu osoko 12 rap-kantarik parte hartuko dute.

Ekitaldi honetan hainbat joeratako eta Dj-en emanaldiak egongo dira eta gaueko 1:00eraino luzatuko da, gazteei zuzendutako gaueko aisialdiaren eskaintzaren barruan #BilbaoGazteNight.

Deialdiari buruzko informazio gehiago.