Bilbon mugikortasuna iraunkorragoa izateko aurrerabideak

Lehen aipatu bezala, hemen, 2016ko urrian eta abenduan azterketa teknikoa eta herritarren iritziari buruzko analisia egin dira, herritarren parte-hartzearen bitartez, Bilbon mugikortasunaren egoera ezagutzeko xedez.

Parte hartzeko prozesutik ondorengo gaiak ondorioztatu daitezke:

  • Oinezkoen mugikortasuna da mugikortasun iraunkorraren zutabe nagusia.
  • Bilbon garraio publikoaren sistemari ondo deritzote.
  • Bizikleten mugikortasuna oraindik behar den moduan landu barik dagoen gaia da.
  • Autoaren erabilera gutxitu delako ustea nagusitu da.

Ezagutu honako informazioa zehatz-mehatz hemen.