Jaia hasi da!

Donald Trump, Whatsapp-en emotikonoak, Miniondarrak…? Zein izango da hurrengo inauterietan mozorro erabiliena? Oraindik ez dakigu, baina argi dago otsailaren 24tik 28ra derrigorrez mozorrotuta irten behar dugula, edozein mozorrorekin, izan ere, jai honekin, lotsa etxean laga eta behin baino gehiagotan barre egingo dugu.

Aratusteetako programan lehengo larunbatean hasitako zenbait jarduera egon arren, jai-ekitaldi gehienak hurrengo ostiralean hasiko dira, Plaza Barrian, 19:30ean, Farolin eta Zarambolas pertsonajeei (Tea Party bilbotar DJ-ak eta Bilboko Plaza Nueva Tabernako Jon de Miguel) egingo zaien epaiarekin.

Hurrengo larunbatean, 16:00etan, Plaza Biribilean mozorroen lehiaketa hasiko da. Horretarako, bertan egongo den agertokian izena emateko aukera egongo da. Kalejira 17:00etan abiatuko da eta hurrengo ibilbidea egingo du: Plaza Biribila, Astarloa (Epaimahaikideak), Zabalguneko plaza, Colon Larreategi eta Albia.

Sariak 21:00etan banatuko dituzte, Plaza Barrian. Bertan, 22:00etatik aurrera hasiko da Aratusteetako Dantzaldi Nagusia Vulcano Show taldearekin. Hurrengo asteburuan jende guztiarentzako algara zabalduko da Bilbon.

Hona hemen programazio osoa.