“Snipes Juste Debout”, Hip Hop eta Street Dance estiloetako munduko lehiaketa ospetsuena Bilbon

22 herrialdetako 200 dantzari otsailaren 26an Campos Eliseos Antzokian lehiatuko dira, hiriko dantzaren guda nagusietako batean “Snipes Juste Debout” jaialdiaren barruan. Bilbon horrelakorik egiten den lehenaldia da.

Sarrerak (20 € online eta 25€ leihatilan) eta izena emateko erregistroa badaude eskuragarri dagoeneko ekitaldiko webgunean eta Campos Antzokian bertan. Dantzariak Bilbon lehiatuko dira Parisen martxoaren 4an eta 5ean izango den finalera joateko.

Lehaiketan 5 kategoriatan sailkatuta parte hartuko dute: Hip Hop, 30 talderen parte-hartzearekin; House, 8rekin; Popping, 11 talderekin; Locking, 9 talderekin lehian; eta Experimental, 29 dantzarirekin.

Horrekin batera, otsailaren 25ean, larunbatean, 17:00ak eta 23:00ak bitartean, Gran Bilbao Hotelean, lehenengo Bilbao Urban Festival (BUF) doako topaketa egingo dute. Nahi duten guztiak bertara joan daitezke eta esperientziak elkarri aipatu nahiz hiriko kulturari lotutako zenbait ekitaldi ikusi ahal izango dituzte: ekitaldiak, show-ak, erakustaldiak, musika eta dantza.

Informazio gehiago hemen.