Bilboko musika-talde berrientzako Let’s Jo! programaren deialdi berria

Udalak Let’s Jo! programa berria abian jarri du. Haren xedea Bilboko musika-talde hasi berriei Bilborocken jotzeko aukera eskaintzea da, musika-talde nagusi baten aurretik (Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketaren parte-hartzaileak edo sariduank eta erreferentziadun beste musika-talde batzuk).

Oraingo honetan, musika-talde hasi berriek jo dezaketen hurrengo kontzertu programatuak honako hauek izango dira: martxoaren 31n, The Riff Truckers taldearekin (22. Bilbao Hiria Lehiaketan saritua); eta maiatzaren 12an, Vhäldemar taldearekin.

Let´s Jo! programak Bilboko lau musika-talderi eskaintzen die kontzertu horietan hasierako talde gisa jotzeko aukera. Bertan parte hartu ahal izateko zenbait baldintza bete behar dira. Ikusi hemen deialdiaren xehetasunak.

Izena emateko epea martxoaren 5ean amaituko da.

Bilborockeko taldeko kide biez nahiz Gazteria eta Kirol Saileko kide batez osatutako epaimahaiak hautatuko ditu irabazleak. Musika-talde 2 aukeratuko dira kontzertu bakoitzerako eta emaitza webgune honetan (Bilbao Gazte) eta Bilborockeko Facebookean jakinaraziko dute.

#BilbaoGazteNight izeneko gazteentzako gaueko aisialdirako eskaintza osatuko duten kontzertu bietarako sarrera doakoa izango da eta zuzeneko leku-kopurua agortu arte ateak zabalik egongo dira musikaz gozatu eta gorabidean dauden musika-mugimenduak ezagutu nahi dituzten guztientzat.

Informazio gehiago:
Bilborock
Tel: 94 415 13 06
censobandas@bilbao.eus