Ideiak Martxan: Solifest

‘Solifest’  musika-jaialdi solidarioa da. Bi gauza bateratzen dituzte: batetik baztertuta bizi direnentzako elikagaien banaketari buruzko sentsibilizatzeko hitzaldiak, eta, bestetik, gero eta entzunagoak diren musika-taldeek Bilboko hainbat musika-aretotan asteburuan eskainitako kontzertuak. Gauza oso berezia eta berria proposatzen dute: kontzertura datozenei sarrera gisa Bizkaiko Elikagaien Bankuarentzako kilo bat elikagai ekartzea.