Dagoeneko ikusgarri duzu hemen “Bilboko Emakume Gazteak” dokumentala

 Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna zela eta, Bilboko Udalak beraien zeregina azpimarratu nahi izan zuten dokumental baten proiekzioaren bitartez, “Bilboko Emakume Gazteak”, zeinek Bilbon edo hiribilduan bizi diren 15 emakume gazteren testigantza jasotzen duen. Martxoaren 10ean ikusi ahal izan zuten Bidebarrieta Kulturgunean. Ez bazenu ikusi lasai, berri honi erantsita dagoen bideoan ikusi ahal duzu.

40 minutu irauten dituen pelikula bat da, elkarrizketa txikiekin, azken hilabeteetan burutuak, non protagonistek euren bizipenak eta esperientziak, pertzeptzioak, pentsakera aldaketaren iritziak, aurre egiten dituzten erronkak eta Bilbon bizitzeagatik tokatzen zaien errealitatea kontatzen duten. Ikus-entzunezko obra honen protagonistak emakume gazteak dira, 25 eta 40 urte bitartekoak, eremu eta lanbide desberdinetatik datozenak: kultura, kirola, musika, asoziazionismoa eta feminismoa, ikerkuntza, irakaskuntza eta teknologia berriak.