2.200 ekarpen etorkizuneko Hiri Antolamenduko Plan Nagusirako

Bilbao Aurrera Go!, Hiri Antolamenduko Plan Nagusia aztertzeko eta eraikitzeko Udalak abiarazitako parte-hartzeko prozesuak dagoeneko 2.200 ekarpen eta iruzkin jaso ditu bere webgunean.

Topagune honekin, herritar guztien parte-hartzea sustatu nahi izan dute, www.bilbao.eus/aurrerago webgunean nahi duten ekarpena eginda. Parte hartu dutenek haien balorapen eta iruzkinekin lagundu dute HAPNa aztertzeko prozesuaren Aurrerapenean, webgunean azaldutako hirigintza-arloko hainbat gairi dagokienez.

Interes handiena sorrarazi duten gaiak hurrengo hauek izan dira: barruko mugikortasun iraunkorra, kanpo-konektibitatea, biziguneetarako proposamen berriak, ekipamenduak eta ondarearen babesa.

2016ko irailetik, 4.000 lagunek baino gehiagok parte hartu dute Bilbao Aurrerago! ekimenaren jardueretan, bai informazio-puntuetan bai hezkuntza-arloko zentroetan (ikastetxeak, Deustuko Unibertsitatea, EHU, Mondragon Unibertsitatea, etab.).

Informazio gehiago: