BIG Enpresa-ekimenak sustatzeko Bilboko Gune Berria ireki dute

Baduzu enpresa-egitasmoren bat? Bazabiltza enpresa bat eratzeko asmotan? Baiezkoan, Bilbao Ideien Gunea (BIG), enpresa-ekimenak sustatzeko Bilboko Udalak inauguratu duen gune berria da zeure helmuga. Helbidea: Colon Larreategi, 3 behea.

Espazio honen helburu nagusia Bilbon enpresa-egitasmo bati ekin gura diotenei zuzendutako baliabide eta jarduerak aurkezteko lekua izatea da, Bilbo negozioetarako ingurune erraz bihurtuta.

BIGen bitartez, Bilbao Ekintzak lehendik eskainitako zerbitzuak indartu ditu Udalak, baina baliabideak eta jarduera-kopurua handituta, metodologia berriekin eta protagonismo handiagoarekin.
Gune honen oinarrizko ezaugarriak hurrengo hauek dira:

  • Bilbon ekintzailetzaren erreferentzia nagusia izatea.
  • Bilbon enpresak eratu nahi dutenek haien egitasmoa aurkezteko gune nagusia izatea.
  • Enpresak eratzeko eta ekintzailetzari buruzko gaien inguruko informazio eta orientabidea hartzeko modu nagusia izatea.
  • Proiektu bakoitzaren beharrizan zehatzen arabera, bideratze gunea izatea, ekintzaileen ekosistema sustatzeko lagunduko duen eragile/zerbitzurik onenarengana.
  • Ekintzaileen, garatzen dabiltzan proiektuen eta finkatuta dauden enpresen artean elkar topatzeko, elkar eragiteko eta networking-erako gunea izatea.
  • Enpresa-ekintzaileentzako gaitasunetan trebatzeko gune bizkor bihurtzea.
  • Enpresa-ideak sortzeko gune bilakatzea.
  • Erakusteko, berritzeko eta joerak sortzeko eremua izatea.
  • Proiektuen eta finantzatzeko aukera publiko zein pribatuen arteko lehenengo topagunea.

Gako guzti hauekin, BIG Bilbao enpresa-ekintzaileak laguntzeko baliabide guztiak, orientabiderako, koordinaziorako eta ekimen bakoitzari begira laguntzarako agente edo zerbitzu onenera bideratzeko zerbitzu integrala uztartuko dituen lehenengo gunea izango da. Horrez gain, Bilbo lurralde ekintzaile bilakatuko duten jarduerak erakartzeko eta dinamizatzeko eragilea izango da.

Harremanetan jartzeko informazioa:
BIG Bilbao Ideien Gunea
Colon Larreategi, 3
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:30etik 18:00etara
Telefonoa: 944 205 360
E-posta: big@bilbaoekintza.bilbao.eus
Webgunea: big.bilbao.eus