Martxoaren 30eko Serious Play Talento Lego Tailerrerako izena eman gura duzu?

Gura baduzu, talentuaren definizioaren protagonistetako bat izan zaitezke, orain Bilbao Ekintzak antolatutako Serious Play Talento Tailerrean parte har dezakezu. Honako ekintza hau martxoaren 30ean, Deustuko Unibertsitatean burutuko da, martxoaren 29an eta 30ean egingo duten Enplegu eta Ekintzailetzari buruzko XIII. Foroaren barruan.

Bilbao Gazteak Sortzen prozesuaren barruko jarduera honen helburua talentuaren definizio eta identifikazioan gazteak protagonistak izatea da. Ordutegia: 11:00etatik 13:00etara.

Tailerrerako izen-ematea hemen.

Hemen informazio gehiago.

Gainera, Bilbao Ekintzak stand bat izango du Enplegu Foroan. Bertan, hainbat informazio aurkituko duzu hurrengo gaiei buruz: Ekintzaile Saila (proiektuak laguntzea, networking-a, lan, lege eta finantzazioari buruzko espazioak, legeria eta finantzaketa, BIG-enpresa ekimenak sustatzeko gunea); eta Enplegua eta Talentua (talentuaren garapena, gazteriaren eta enpresaren arteko lankidetza, enpresaren eta industriaren mundura hurbiltzea, gazteen enplegua sustatzeko proiektu berritzaileak…).

Enplegu Foroari buruzko informazio gehiago hemen.