Bilbao You Week-eko bigarren jardunaldiak aurkeztu dira

Bilboko Udalaren Gaztetasun zinegotziak, Oihane Agirregoitia; eta Natalia Penadas, Koalak Studiokoa, “Bilbao You Week”-en bigarren edizioa aurkezten digute, jarduera Youtuben hedatzen duten eduki digitalen sortzaileen ekitaldia.

BILBAO YOU WEEK JARDUNALDIAREN EGITARAUA

APIRILAK 6

Apirilaren 6an, arratsaldean, María Lawlietek bodypainting tailerra emango du, eta komedia musikalean espezializatua dagoen Rodrigo Septién youtuber-ak audio produkzioaren teknikei buruzko tailerra. Gero, Ivan Solet dantzari eta youtuber gazteak electrodance dantza-tailerra emango du.

APIRILAK 7

Ostiralean bi tailer egongo dira. Batetik, Zambusetak launchpad-i buruzko musika-eskola praktiko bat emango du. Eta Bestetik, Koala Studios etxekoek, ikus-entzunezkoen produkzioari buruzko tailerrean, bideo-sorkuntzako prozesuak eta giltzak aztertuko dituzte.

Ondoren, YouTuben eta gizarte-sareetan ere jarduten duten hiri-kulturako gazte ospetsu batzuek mahai-ingurua egingo dute. Zehazki, mahaia Aneguría hip hop abeslariak moderatuko du, eta parte hartuko dute, batetik, Brei yotuber-ak, zeinak gamer izateari utzi dion eta YouTubeko kanala urbex jardueretan (utzitako tokiak esploratzea) eta motorrari eta BMX kirolari buruzko bideoetan ardaztu duen; bestetik, Bilboko Parkour Elkarteko kide bat (elkarteak bere kanala du YouTuben); eta, azkenik, Anitanimala artista plastiko, muralista eta grafiti-egilea.

APIRILAK 8

Larunbatean agertokia izango da nagusi. MyChimyK eta Garazik olgeta eta eduki kulturalak uztartuko dituen ikuskizun bat eskainiko dute. Hasteko, gaur egungo literatura-gertakari garrantzitsuenari buruzko mahai-inguru bat egingo dute: booktube. May R. Ayamonte, Josu Diamond eta Sebas G. Mouretek sarean dauden askotariko kultura- eta literatura-edukiei eta haien erabilera eta balioei buruz hitz egingo dute.

Ondoren ikuskizunari ekingo diote eta musika, esketxak eta bakarrizketak uztartuko dituzte. Zehazki, iLeo Vlogsek umore-ikuskizun bat egingo du; Xurirux eta Estudio Katastrófico youtuber eta artista plastikoak ere ikusi ahal izango ditugu; Tigrillok umore adimentsu eta konprometituko bakarrizketa bat eskainiko du; eta Bilboko Penadas por la Ley taldeak eta Koala Rabiosok rock- eta aldarrikapen-ukitua emango diote ikuskizunari.

Horrez gain, Lytos youtuber eta beatboxer-ak beatbox emanaldi bat eskainiko du; ikuskizun horrekin Europako lehiaketa irabazi zuen eta YouTubeko makina bat jarraitzaile liluratutik utzi zituen. Jaia amaitzeko, Celia Becks disc-jockey eta youtuber-aren saioan musika elektronikoa eta indie rock musika izango ditugu gozagai, besteak beste. Ondoren, Meet & Greet saio bat egongo da, photocall baten modukoa, non bertaratuek gustukoen dituzten youtuber eta partaideak ezagutzeko aukera izango duten. Gauzak horrela, badirudi jardunaldi hau gazte helduentzat Bilboko urteroko hitzordu garrantzitsuenetako bat bihurtuko dela.

Tailerrak doakoak baina mugatuak direnez, tokiak izena emandako ordenan esleituko dira; izena emateko Bilborock aretoko telefono-zenbakira deitu behar da: 94 415 13 06.

INFORMAZIOA GEHIAGO BILBAO YOU WEEK