Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketaren 29. edizioan izena emateko epea hasi egin da

Laster izango da Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketaren 29. edizioa. Aurten, lehiaketan parte hartu ahal izateko izena emateko epea apirilaren 3tik maiatzaren 15era artekoa izango da.
Betiko moduan, parte hartu nahi duten musika-talde eta bakarlariek hiru modalitatetan egin dezakete:

  • Pop-Rock: rock, rock and roll, pop, punk rock, post rock, garage, psikodelia, rhythm&blues, tekno pop, hard rock, rock gogorra, noise, power pop, art rock, indie, hard core, emo, folk rock, amerikarra, soul, stoner, funk, ska-reggae eta beste aldaera batzuk.
  • Metal: heavy, power, thrash, speed, death, grind, black, doom, metal gotikoa, industriala, AOR, hardcore, nu metala, rap metalikoa, metal alternatiboa eta beste aldaera batzuk.
  • Elektronikoa eta Beste Joera batzuk: elektronikoa, down tempo, house, techno, electro, minimal, drum’n’bass, breakbeat, trip hop, electroclash, hip-hop, rap, beatbox eta beste aldaera batzuk.

Hurrengo baldintzak betetzen dituzten Europako musika-taldeek parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan:

  • 18 eta 35 urte bitarteko gazteez osatuta egotea. Hala ere, kide bi edo gehiago duten taldeetan, haietako batek 35 urte baino gehiago eduki dezake.
  • Izena ematean, ez dute kontratu diskografiko bati lotutako disko bi baino gehiago eduki behar.
  • Lehiaketaren aurreko edizioetan lehenengo saria eskuratu ez izana, edozein modalitatetan izanda ere.
  • Aurkeztutako kantek jatorrizkoak izan behar dute.

IZENA EMATEKO, honako eskabidea bete behar dute eta horri hurrengoa erantsi:

  • Taldeko hiru kanta mp3, ogg edo wma formatuan.
  • Taldeko argazki bat
  • Musika-taldearen historiala

Hemen  lehiaketaren OINARRI guztiak jaitsi ditzakezu.

Guztira 20.700 euro banatuko dira esku-diruzko sarietan eta beste batzuk egongo dira materialean, zuzeneko emanaldietan, etab.

Informazioa gehiago hemen.