Nobedadeak Villa sarietan

Bilboko Villako Pop Rock Lehiaketan parte hartzeko epea datorren maiatzaren 15ean amaituko da. Rock banda bat izanez gero oraindik apuntatzeko garaiz zaude. Hemen daukazu informazio osoa.

Motibatuko dizu jakiteak, aurtengo sarien artean izen garrantzitsua duten bi jaialditan parte hartzeko aukra edukiko duzula: Gasteizko Azkena Festival-ean eta Resurrection Fest-ean, zein Viveiron (Lugon) ospatuko dela.

Alde batetik, pop-rock kategoriako euskal banda bat aukeratuko da 2018ko jaialdirako, bestetik, metal banda batek Resurrection Fest 2018an joko du.