Haurreskolak Partzuergora apuntatzeko epea irekita

Guraso lanetan berria al zara? Adi!

Maiatzak 2an 2016 eta 2017an jaiotako umeak Haurreskolak Partzuergora apuntatzeko epea ireki zen. Izen-emate epea maiatzaren 2a eta 12a bitartean irekia egongo da, Haurreskolak sareko eskolaren batera lehen aldiz joan nahi duten umeen gurasoei zuzendua egonik.

Onartuen behin-behineko zerrendak ekainaren 16an argitaratuko dira, eta behin-betikoak uztailaren 12an, irailaren 6an ikasturtea hasterako dena prest egon dadin.

Berrikuntza moduan, nabarmendu behar da Haurreskolak Sareak Bilboko erdigunean kokatutako zentro berri bat izango duela, 42 umerentzako tokiarekin. Horrez gain, La Peña auzoan dagoen Zamakola Haurreskolak 21 toki gehiago eskainiko ditu ikasturte berri honetan.

Horrela, 2017/2018 ikasturteari begira, matrikulazio berriko 6.000 umerentzako tokiak eskaintzen ditu Haurreskola Partzuergoak.

Ez galdu aukera!