Udal Ikasgelak ikasleen erabilerarako prest daude

Bilboko Udalak, egun hauek gazteentzat oso garrantzitsuak direla jakinik, bere ikasgelen eskaintza 1000 tokitan areagotu du azterketa garaian dauden ikasle guzti horiei zuzenduz. Udalaren eskaintza, batez ere, banaka ikasteko lekuek osatzen dute (gehienbat liburutegietan).

Ikaslekurik gehienak astelehenetik barikura, 9:00tatik 21:00tara eta zapatu goizetan eskaintzen dira. Hala ere, nahi izanez gero, domeketan ere ikasketa saioak burutu ahalko dira Otxarkoagako udaltegia (goizez); Txurdinagako kiroldegia (goizez eta arratsaldez); Azkuna Zentroa (goizez eta arratsaldez) eta Udalak sustatuta azterketa garaian Unamuno Institutuan eskaintzen diren 400 tokietan.

Horrez gain, EHUren ikasgelek ere beraien ateak irekiko dituzte asteburuetan; Ekonomia eta Enpresa Fakultatean maiatzaren 13tik uztailaren 9rarte 09:30tatik 24:00tara, eta Bilboko Ingenieritza Eskolan maiatzaren 13tik uztailaren 2ra, 09:30tatik 22:00tara.