Eurobasque 3×3 maiatzaren 20an izango da Abandoibarran

Eurobasque 3×3 saskibaloi txapelketa maiatzaren 20an izango da Abandoibarrako kanastetan. Txapelketa hau pertsona federatu zein federatu gabekoei zuzenduta dago, Junior kategorian 1999an eta 2000an jaiotakoek izen eman ahal dutelarik.

Txapelketan parte hartuko duten taldeak gizonezkoak, emakumezkoak edota nahasiak izan ahalko dira, eta izen-ematea maiatzaren 18rarte egin ahalko dute, hau barne. Eurobasque 3x3ko irabazleek 200€-ko saria izango dute, beste sariez gain, kirol materiala edo taldeentzako afariak adibidez. Gainera, parte-hartzaile guztientzako zozketak izango dira.
Txapelketa jai giroan ospatuko da, lagunekin gozatzeko ingurune eder batean eta musikaz hornitutako giro ederrean