Gazteen Aisia izango da Bilbao GazteTalken landuko den gaia

Maiatzaren 17 eta 18an​ Bilbao GazteTalk​en edizio berri bat izango da Bilboko Bilborock Aretoan. Aurretiaz Baloreak, Hiri Antolaketako Plan Orokorra, Hiri garraio iraunkorraren plan orokorra eta Gazteria, Enplegu eta Ekintzailetzaren gaiak landu ondoren, oraingoan Gazteen Aisia​ izango da landuko dena.

Mintegi honek hausnarketa, ezagumendu eta parte-hartze aktiborako espazio berriak sortzea bilatzen du, gazteak eta gazteria politika arduradunei erronkak identifikatu eta elkarlanean gazteen aisialdiarekin loturiko proposamenak eraikitzea ahalbidetuz. Prozesu hau beste hiri europearretan garatutako ereduetan oinarritutz burutuko da, bizikidetza, jasangarritasuna eta elkarbizitza bateragarri eginez.

Hiri gazteen eta hauen eraikuntzaren ikuspegi osoago bat izateko, Bilbao GazteTalkek Mirik Milanen presentzia izango du, gaur egungo Amsterdameko gaueko alkatea. Milan mintegia aberasten saiatuko da gaueko aisialdiarekin lotuta duen esperientzia honen zerbitzura jarriz.

Mintegiak gazteen aisialdiarekin loturiko zenbait kolektibo aktibo batuko ditu, hauen artean ikasleak (FP eta Unibertsitateak), elkarteetan integraturiko gazteak, Erasmus ikasleak, diskoteka jabeak eta aisialdiarekin loturiko eremuetako auzokideak.
Jardunaldiaren hasiera ekitaldia maiatzaren 17ko arratsaldeko 16:30tan​ izango da, Juan Mari Aburto​ Bilboko alkatearen eskutik. Mintegiak programa anitz bat eskaintzen du, hitzaldi, aurretiaz eginiko esperientzien balorazio edota mahai-inguru parte-hartzailez horniturik. Bilbao GazteTalk Erasmus + programak, Europar Batasuneko Acción 3 eta Bilboko Udalak kofinantziatutako proiektu bat da.