Izan. Maitatu. Eta kito! Bilbo LGTBIfobiaren kontra batzen da

Izan. Maitatu. Eta kito! Ez dago gehiago esaterik. Bilboko Udalak, LGTBIfobiaren kontrako Egun Internazionala dela eta, gure gizartean ematen den gorrotoaren diskurtsoaren kontrako kanpaina bat aurkeztu du.

Maitasuna gorrotoaren kontra erabiliz, Udalak inork ez duela inoren orientazio sexuala, ezta genero identitatea ez beste pertsona baten sentimenduak eztabaidatzeko eskubiderik aldarrikatzen du. “Berdintasunari buruz hitz egiten badugu, lehenik eta behin errespetuari buruz hitz egin behar da, aniztasunarekiko errespetua”, dio Juan Mari Aburto Bilboko alkateak.

Urte honen amaierarako, Udalak Hiribilduaren Balioen Gutuna onartu nahi du, non giza eskubideen errespetua, solidaritatea, berdintasuna eta aniztasuna giltzarri diren aurrera eramateko.

Kanpaina hau, ‘Izan. Maitatu. Eta kito!’ leloarekin, ‘Balioen Hiria’ proiektuarekin bat doa, Bilbok balioak garapen motore giza bilakatu ahal izateko sortua.

Udal arlo guztiek, Bilbao Gaztek barne, LGTBI eskubideak defendatzeko elkarrekin lan egingo dugu.