Booktuber: Literatura bizitzeko modu berri bat

Iraultza heldu da letren mundura. Inoiz gehiago ezingo duzu esan irakurtzea aspergarria dela. Hemen daude eta geratzeko asmoarekin etorri dira. Beraiek Booktuberrak dira.

Booktuberra Youtube sare sozialeko erabiltzaileak batzen dituen fenomeno bat da, hauek liburuetaz hitz egingo dutelarik, betiere hizkera hurbil eta sozial bat erabiliz. Hortan datza hain zuzen Booktuber mugimenduaren arrakasta, norberaren profil berdintsua duten erabiltzaileekin irakurketa esperientziak elkarbanatzearen aukera eskeintzean.

Testuinguru honetan, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak Booktuberboom dinamika jarri dute martxan, 14 eta 18 urte arteko gaztetxoen artean irakurketa sustatzeko asmoarekin.

Booktuberboom EAEko Booktuber Plataforma sortzeko helburuarekin jaio da, hemendik aurrera Euskal Booktuber Komunitatea garatzeko intentzia egonik.

Horretarako, EAEko Liburutegi Sareak EAEko I. Booktuber Lehiaketa antolatuko du 2017 honetan. Har ezazu zure libururik gustokoena eta hasi grabatzen!