‘Bilbao Gazteak Sortzen’ek gazte bilbotarren enplegutza hobetuko du

Bilboko Udalak ‘Bilbao Gazteak Sortzen’ proiektua aurkeztu du, Bilbao Ekintzak eta Bilbao Gaztek egindako ekimena, goi edo erdi mailako ikasketak dituen gazteei lanbidea aurkitzen laguntzeko. Honen bitartez, 400 gazte, 30 heziketa zentro eta 100 bilbotar enpresetara ailegatzea espero da.

Proiektu handi hau Bilbao Ekintza udal elkartearen bitartez garatu du Bilboko Udalak, eta enpresa, ikasketa zentro, gazte eta hiriko beste agenteek eginiko analisi baten ondorioa da, modu batean hiriaren garapen eta etorkizunerako ezinbestekoak direnak.

Estrategia honen atzean, garai berriek eskatzen duten profil eta konpetentzietara egokituz hiriaren ekonomia aktibatzea bilatzen da, sektore estrategiko jakinetara egokitzeaz gain (industria sortzaileak, ekonomia digitala, zerbitzu garatuak…).

Orotara, “Bilbao Gazteak Sortzen”ek enplegua eta Bilboko aktibitate ekonomikoa sustatzea, gazteak beraien profil profesionalak eta enpresen beharrizanak kontuan izanda lan-merkatura hurbildu, enpresen epe ertain eta luzeko beharrizanak asetu eta agente inplikatuekin batera garai hauetara egokitutako alternatiben bilaketa du helburu.

‘Bilbao Gazteak Sortzen’ek bederatzi aktuazio izango ditu, eta horietako lau Euskadin egiten diren lehen aldia izango da:

Bizilabe: 12 eta 19 urteen arteko gazteei zientzia eta teknologiari buruzko interesa piztea bilatzen du, proiektu eta tailerren bitartez.

Gamigazte: Goi-maila eta Prestakuntza Profesionala ikasi dituzten ikasleen gaitasun eta trebetasunak indartu nahi ditu tresna teknologiko eta simulagailuen bidez.

Démola Bilbao. Gazteak mundu enpresarialera hurbiltzen duen programa, enpresa berak ematen dituzten erronkak ebaztean datza.

Eurocip VII. Prestakuntza profesionala ikasten dituzten gazteak eta enpresa atzerritarrak kontaktuan jartzen ditu bost asteko praktiken bidez.

Urte honetan zehar, Bilbao Ekintza udal elkartearen Enplegu eta Talentu Areak estrategia honen barneko programen diseinuarekin jarraituko du.