Gazte ikasleek enpresek planteatutako erronkentzako irtenbideak aurkeztu dituzte Démola Bilbao programan

Maiatzak 23an Démola Bilbaoren emaitzak aurkeztu ziran, bertan 43 gazte ikasle eta 13 ikasketa zentrok bederatzi enpresa parte-hartzailek aurkeztutako erronkei aurre egiteko irtenbideak aurkeztuz.

Ekimen hau ‘Bilbao Gazteak Sortzen’ ekimenaren barne kokatzen da, eta honen helburua gazteak enpresa mundura hurbiltzea da irtenbide berritzaileen garapenak testuinguru erreal baten garatuz.

Ikasleek proposamen hauek enpresarekin hartu-eman zuzenean egondako hiru hilabeteetan garatu zituzten, ondoren honek emandako emaitzaren aurkezpena eginez. Hauek izan dira aurre egin beharreko erronkak:

EmteSport – Kirol Instalazioen Gestio Integrala
EmteSportentzat egindako proiektu honen helburua kalean kirolaren praktika areagotzea izan da, pertsona gehiagok egin dezaten. Horretarako, karteleriaz egindako Marketing Plan bat garatu zan, kalean antolatutako dohako klaseez gain.

Airlan – Klimatizazio ekipo eta sistemen fabrikatzailea
Klimatizazio enpresa honek bezeroari ekipo eta zerbitzu guztiak hurbiltzea bilatzen zuen, komertzialei produktuen ezagutza hobeago bat emanez. Horretarako, ikasleek garatutako erreminta multiplataforma baten bitartez, produktu guztiak 3Da bitartez ezagutu ahalko dira.

Izoria S.L.
Oraingoan, ikasleek azken aldian Gradu Amaierako Lanek aurkezten duten arazoak landu zituzten. Horretarako, GAL-a egiten ari ziren ikasle eta beraien lanean interesaturik zeuden enpresen arteko kontaktu zuzena sortu zen, alde biek onura bat jasotze aldera. Alde batetik, ikasle lan-munduarekin kontaktuan jartzen da, eta bestetik, enpresak proiektu gazte eta berritzaile bat ezagutu ahal izango du.

Mutualia – Lan istripu eta gaixotasun profesionalak
Proiektua Gamificationean zentratu zan, ikasketaren indartzea joko dinamiken bitartez egiten duena. Horretarako, parte-hartzaileek osasunaren sektorearekin loturiko galdera eta erantzunen joko bat, jokatu bitartean ezagutza berriak garatu eta lan esparrura aplikatu ahal izateko.

Hotel Zenit Bilbao
Hotel bilbotar honek bere jatetxearen posizionamendua hobetzea bilatzen zuen. Marketing digital estrategia baten bitartez, hotelaren webgunearekiko ikasleek webgune independiente bat diseinatu zuten, posizionamendu hobe bat eta bisita gehiago lortuz, pertsona gehiago interesatuz hotelaren ostalaritza zerbitzuetaz.

IDOM – Kontsultoria, ingenieritza eta arkitektura

Parte-hartzaileek kontsultoriari beharizan puntualetan oinarritutako datu errekopilazio bat aurkeztu zieten. Proiektu hau Samrt Citiesetan zentratua zegoen, eta Bilbo hiri inteligente bat bilakatzeko instalazioetaz hornitu nahi zuten, hiritarren benetako beharrizanak eta horretarako aurrekontuak kontuan izanik.

Autocares Blanco Respaldiza
Autobus enpresa honek bere web posizionamendua eta marka-irudia hobetzea bilatzen zuen, bere zerbitzuak internazionalizate bidera. Proposamenak webgune berri baten diseinua bildu zuen “Zure bidaia zurian haste da” sloganarekin eta sare sozialen profilen sorkuntzarekin.

ArgiON Electric
Ingeniera elektrikoko konpainia honek barne dokumentazioa gestionatzeko mekanismo bat behar zuen. Horretarako, programazio eta excel lanen bitartez departamentuen arteko komunikazioa errazteko erreminta bat garatu zuten.

Gurutze Gorria
Gurutze Gorriaren itsasaldeko salbamendu zerbitzuak itsasontzi mota bi ditu, eta askotan zein erabili ez jakitearen arazoa aurkitzen dute, zaurituaren eta itsasoaren egoeraren informazio gutxi eukiteagaitik. Horretarako, ikasleek propulsio mota biko itsasontzi bat diseinatu dute, ontzia beti egokia izatea ziurtatzeko.

Konpainia guztietako arduradunek oso pozik azaldu ziran parte-hartzaileen lanarekin, eta gazteek berritzeko duten gogoa eta ahalmena azpimarratu zuten.