Gaymers, Boardgaymers eta Frikicuriosos-en MaricCon2017 bigarren topaketa bertan da

Ekainaren 3an, Bilborock aretoan, Gaymer.es elkarteak Gaymers, Boardgaymers y Frikicuriosos MaricCon2017 bigarren topaketa antolatu du. Egun osoko jardunaldi hau, jokoak eta bideojokoak hausnarketa sozial batera bideratu nahi duten pertsonei zuzendua doa, genero eta sexu-identitate ikuspegian interesa dutenak edota LGBT + kolektiboak. Gamer mundua izango da horretarako ibilgailua.

Topaketak egitarau oso bat eskaintzen du 14:30tik 21:00ra:
· Mahai-jokoak eta zuzeneko rol-etako partidak Gaymer.es taldeak antolatutak, Iners Kultur Elkartea eta Tempus Elkartearen laguntzarekin
· Nintendo 3DS eta Nintendo Switch bideojoku txapelketak
· Gaymer.es Bingo Nagusia
· Beste produktu eta merchandising zozketak
· 12:30tik 14:00ra, #DiversiRol ludoteka, jokoen kultura neska eta mutilei aurkeztera bideratua

Iazko edizioan, #MaricCon2016en, 200 jokalari bildu ziren, elkarte eta bertako pro-aniztasunaren kolektibo ezberdinak parte hartuz, inpaktu mediatiko handi bat izanik, LGTB+ zein bideojokoen munduan.

Topaketa larunbat honetan, ekainaren 3an, Bilborock aretoan izango da, eguerdian hasita.
Zatoz denbora on bat pasatzera!