Hirian, Bilbao BBK Live hilabete bat aurreratuz Bilbao Zaharrera hurbiltzen da

Ekainaren 10ean larunbata, Bilbao BBK Live jaialdiaren aurrerapena izango dugu Hirian jaialdearekin. Ekimen hau Bilboko Udala eta Bilbao BBK Liven artean antolatua egongo da, eta dohakoa izango da. Hirian ekimenaren helburua BBK Live jaialdiaren espiritua hiriaren underground kultura eta multikulturalitateren erreferente den Bilbo Zaharreko auzokideei helaraztea da.

Bilbo Zaharran zehar bost eszenatoki banatuko dira, estatuko eta nazioarteko 25 artista baino gehiagoren emanaldiak batuz, hauen artean Triángulo de Amor Bizarro, Novedades Carminha edo Bigott aurkituz, Sorkun eta Niña Coyote eta Chico Tornado bezalako euskal taldeez gain. Musika elektronikoarentzat espazio bakarra izango da, Basoa in the city eszenatokian, eta kontzertuak eguerdian hasita gauerarte iraungo dute.

Horrez gain, egun berean Dos de Mayo Azoka ere ospatuko da, musika gaitzat hartuta duten artisau eta bigarren eskuko objektuak eskainiz, 12:00etatik aurrera Marzana kaian.

Ordutegiak eta eszenatokiak:

1 Eszenatokia – Mariaren Bihotza

12:00 Le Parody

14:00 Forastero

16:00 Sorkun

18:00 Ocellot

20:00 Omar Souleyman

22:15 Novedades Carminha

2 Eszenatokia – La Ribera Plaza

13:00 Ene Kantak

15:00 Iseo & Dodosound

17:00 Petit Pop

19:00 Papaya

21:00 Triángulo De Amor Bizarro

3 Eszenatokia – General Castillo

12:30 Crudo Pimiento

14:30 Bigott

16:30 Bejo

18:30 Fee Reega

20:30 Perro

4 Eszenatokia – Peso Neto

12:45 Amorante

14:45 Perlita

16:45 Chiquita y Chatarra

18:45 Kaixo

21:45 Niña Coyote eta Chico Tornado

5 Eszenatokia – Basoa in the city (Marzana kaia)

12:00 Sailor & I DJ Set

16:00 Álvaro Cabana

18:00 Dave P

20:30 Marvin & Guy