BLV-ART, artea espresiorik gorenean Bilbo Zaharrean

Ekainaren 7tik 17ra, Bilbo Zaharreak BLV-ART kultura programa jasoko du, antzerkia, performance, site specific muntaiak eta auzoko artea batuz. Ekimen hau, Bilboko Udalak eta zonaldeko agente kulturalek antolatua, Bilbo Zaharra eta San Frantziskoren errehabilitaziorako kultura ardatz duen plan berezi baten barne kokatzen da.

Bilboko Udaleko Kultura Sailak ikuskizun bi ekoitzi ditu. Coctail: Mezclar y servir templado, ekainaren 12 eta 16aren bitartean aurrera eramango den prozesu kreatibo bat, 17an  19:30etan Berreginen Museoan (San Francisco 14) estreinatuko dena. María Ptqkren Misión Käpsa Macarena Recuerdaren laguntza eta Terri Floridoren musikarekin, ekainaren 14 et 15ean 21etatik aurrera Sareanen ikusi ahal izango dena.

Musikak ere bere espazioa izango du, Sareanen izango diren Garazi Gorostiaga eta Fernando Carvalloren kontzertu eta jam sesioekin edo ekainaren 11an Crazy Jazzersekin Berreginen Museoan izango den swing sesioarekin. Gainera, arte hiritarrak ere presentzia handia izango du Anna Taratielen mural berri batekin, 300 metro karratuko horma bat estali eta 20 metroko altuera izango duena.

Ekainaren 9 eta 10ean, Arty Walksetaz gozatu ahal izango dugu, auzoko galeria, estudio eta tailer ezberdinetatik egingo diren bisita gidatuak alegia, horretarako ekainaren6a baino lehen Kultura Barrutiken izen emanez. Ekimen honi bukaera biribila emateko, Collage Topaketak! Izango ditugu Berreginen Museoan, familia osoarentzat tailer artistikoak eskaintzen dituen aktibitate sortzailea, kulturabarrutik.eus izen eman ondoren edonor gozatu ahal izango duena.

Aktibitate guztiak dohakoak izango dira María Ptqken esperientzia eta afaria izan ezik, 12 euro balioko duenak, bertarako aurretiaz Sarean (Mariaren Bihotza Plaza 4) izen emanda.