Asian Party, Japoniar festa Bilbon

Larunbat honetan Asia Bilbon izango du hutsune bat Asian Party batekin. Euskalduna Jauregian ospatuko den Manga eta japoniar kultura azoka eta gero, japoniar kulturaren zaleak Kuaizi asoziazioak eta Bilbao Gaztek antolatutako Asian Party bat gozatu ahal izango dute Bilborocken. Ekitaldi honek Ideiak Martxan proiektuaren barnean antolatuta dago. Honek, udal programazioan dagoen hutsunea bete nahi du 14 eta 35 urteren artean dauden gazteak ematen dituzten ideiekin.

Festa honek japoniar eta korear musika eta opening-ak izango ditu, baina horrela ez da amaituko: programako ekitaldi nagusia Hatsune Miku japoniar idol birtualaren kontzertua izango da, 3Dn!. Gainera, cosplayer-ak egongo dira festa osoan zehar, eta asiar produktuen saski baten zozketa baita ere.

Aktibitate hau ‘Wabi Sabi’ Manga eta japoniar kultura azokaren hirugarren edizioaren asteburuaren barne ospatzen da. Ekitaldi honen antolaketa japoniar enbaxadaren laguntzarekin egin da, sari bereziak emango dituena cosplay lehiaketarako.

Asian Partyren sarrera libre eta dohainezkoa izango da.