Gazteentzako 86 etxebizitza berrien entrega hastear da Mina del Morron

Aste honetan gazteentzako 86 zuzkidura-bizitokien entrega hasiko da Bilboko Mina del Morron. Promozio honetan 30 urtez azpiko 130 gazte izango dira onuradunak, gutxienez azken hiru urteetan Bilbon erroldatutakoak.

Zuzkidura-bizitokiak (ZB) babes ofizialeko etxebizitzak dira, prezio eskuragarrian eskaintzen direnak eta aldi baterakoak (gehienez bost urte). Alokatu daitezkeen zuzkidura-bizitoki hauek, Etxebizitza Sailaren apustu bat dira, udalarekin elkarlanean,  gazteei zein etxebizitzak eskuratzeko zailtasunak dituzten kolektiboei (etorkinak, etxebizitza partekatua erabiltzeko eskubidea galdu duten pertsona bananduak edo dibortziatuak. genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak…) emantzipazio erraztea helburu duena.

Eskaintzen diren eraikinek bi igogailu eta berokuntza zentrala dituzte, gas-galdarekin eta kontsumo indibidualekin. Era berean, energia berriztagarria emango du, 40m2-ko eguzki-plaken bidez. Etxebizitza guztiek sukaldeko altzariak, hozkailua, mikrouhinak, bitrozeramika, garbigailua-lehorgailua eta ke-kanpaiarekin ekipatuta daude, 43 tokiko garaje bat ere duelarik.