Bilbo eta Google-en lehiaketa teknologikoan parte har ezazu!

Bilboko udalak Google-ekin indarrak batu ditu eta Apps4 Citizens lehiaketa ospatuko dute Bilbon bisitatzen gaituen turismoa hobeto ezagutzeko eta sektoreari indarra emateko.

Lehenengo fasea, ‘Go App Bilbao’ izenarekin eta 5.000€-ko sari batekin irabazten duen taldearentzat, hilabete honetan hasten da eta urriaren 19an amaitzen da.

Apps4 Citizens Google-k espainiar beste hirietan jada ospatu duen lehiaketa bat da teknologia berrien erabilera bultzatzeko erronka teknologiko desberdinen bidez. Gainera, Bilbon urrats bat gehiago emango da bigarren etapa batekin, non garatzaileen lana jokoan sartzen da proposatutako ideiak errealitatean aplikatzen.

Lehenengo fasean proposamenak presentatuko dira eta bost finalistei hautatuko dira. Prototipoen presentazioak iraiutzen duen denboran zehar, Google-k batzar tekniko bat egingo du zalantzak erantzuteko eta proposamenak orientatzeko.

Bigarren etapa, ‘CimubiSARIA’ izenpean, proposamenen aplikazioan datza. Honek OPEN ezaguera sortzeko ahalmena saritzen du eta abenduaren 17an amaitzen da. Alde honetan Cimubisak sozietate munizipalak parte hartuko du, zerbitzu informatikoetan espezializaturik, 6.000€ko sari batekin eta 2.000€ko bi accésit-ekin.

Proiektu honen edukiera batzar teknikoetan presentatuko da hiru unibertsitateetan (EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon), FP guneeta, Auzofactory-etan eta enpresen inkubatzaileetan (InnoLab Bilbao…); Internet Euskadi asoziazian eta ASLEN-n Euskal Encounter sarean, Bilbo As Fabrik proiektua…eta TIC Bilboren aktore desberdinetan.

Ez ezazu itxaron! Kontsulta itzazu oinarriak hemen!