Inskribatu zure proposamen teknologikoa Bilbao Maker Faire-n!

Datorren urriaren 27, 28 eta 29an Zorrozaurreko Espacio Open Bilbao Maker Faire hartuko du, teknologia sortzaileekin lotutako topaketa jendetsuena. Proiektu bat baduzu, hau da zure aukera! Call for Projects bat irekita izango du irailaren 30ra arte.

Proposamenak era guztietako proiektuak izan daitezkete, dronak eta robotika proiektuak bezala, baita teknologia berrien erabilera aplikatzen dituzten ekimen berritzaileak ere. Amateurs eta profesionalak parte har dezakete.

Aurten 150 jarduera inguru egingo dira Maker Faire Bilbao ekitaldian, besteak beste, tailerrak, erakusketak, hitzaldiak eta jolasak. Ez galdu!