Bilbao Gazteren Youtuber-a bilatzen dugu!

Youtuberr-a izatearekin amesten duzu? Bilbo gogoko duzu? Hemen duzu aukera! Bilbao Gaztek aurpegi berriak bilatzen dago herriaren giro hoberenak ezagutarazteko! 18 eta 25 urteren artean badituzu eta Bilbon erroldaturik bazaude, bidali iezaguzu zure bideoa gai honekin: ‘Hau da nire astebururako plana’. Bilbao Gazte-ren Youtuber bat izan zaitezke!

Bilbao Gazte, Bilboko Udalaren Gazte arloa, webgunea eta sare sozialak estreinatu zituen orain dela hilabete batzuk eta gazteei hurbildu nahi da bere kezkak eta gustuak ezagutzeko eta Botxo-ak eskaintzen dituen posibilitate guztiak erakusteko. Horregatik zure bila gaude. Elebidunak diren mutil eta neska bat aukeratuko dira hilabetero bi bideo grabatzeko (bat Youtuber bakoitzeko edo bi binaka), non gazteentzat interesa dituen hiriaren aktibitateak ezagutaratziko dira.

Izen emateko epea irailaren 26ra arte irekita dago, eta hautatuak urriaren 5an iragarriko dira. Zer irabaziko duzu honekin? Bilbao Gazte-ren aurpegia izango zara zazpi hilabeteko denboraldi baterako 150€-ko bideoko ordainarekin.

Zer aurkeztu behar da?

Gehienezko bost minutuko iraupena duen bideo bat ‘Zein da nire astebururako plana?’ gaiarekin. Elebiduna, euskaraz eta gaztelaniaz. Bakarkakoa edo binaka egin ahal da (neska eta mutila). Bideoa hasi behar da izena, abizena eta adina esaten, baita zer egiten duzun (ikasketak, lana,…) eta zer egitea gustatzen zaizun ere.

Noiz eta nola presentatu dezakezu zure proiektua?

Aurkezteko epea irailaren 12tik 26ra arte irekita egongo da eta irabazleak urriaren 5an publikatuko dira.

Bideoa Wetransfer-en bidez bidaliko da gazteria@bilbao.eus e-mailera fitxa honekin batera.

Bilbao Gazte Youtuber neska bat eta mutil bat hautatzeko lehiaketa.

Bilbaogazte.bilbao.eus 18 urtetik gorakoentzat Bilbon eskainitako baliabide, programa, jarduera eta proposamenei buruz gazteei informazioa emateko Gazteria eta Kirol Sailak sortutako puntu birtuala da.

BilbaoGazte Youtuberren bidez, beste pausu bat egin nahi dugu, kanal eta hedabide berri zuzenago, erakargarriago eta gertukoagoa sortuta.

Nork eman dezake izena lehiaketa honetan?

Gazteek:

  • Adina: 18 eta 25 urte bitartekoa.

  • Bilbon erroldatuta egon behar dira.

  • Elebiduna izan, euskaraz eta gazteleraz.

Zer aurkeztu behar da?

  • Hurrengo gaia dakarren bideo editatua: ‘Zer egingo dut Bilbon hurrengo asteburuan?’.

  • Bideo honetan euskara zein gaztelania erabiliko dira eta, gehienez, 5 minutu iraungo du.

  • Hasi bideoa zure izen-abizenak, adina, okupazioa (ikasketak, lana…), zaletasunak eta aisialdian egiten duzuna kontatuz.

Noiz eta nola aurkez dezakezu bideoa?

  • Bideoak aurrez aukeratzeko prozesuan sartuko dira 2017ko irailaren 26ko 23:59raino jasotako bideoak.

  • Bidali :

Epaimahaikideak:

Lau kidek osatuko dute: Gazteria eta Kirol Saileko ordezkari bat, Komunikazio Udal Saileko ordezkari, Gazteriaren Euskal Kontseiluaren ordezkari bat eta bilbaogazte webgunea eta sarea kudeatzeko ardura daukan Alianzo enpresaren ordezkari bat.

Hautaketa Prozesua:

  • 10 neska-mutil aurrez hautatuko dira.

  • Horiei elkarrizketa bana egingo diegu, azkenik neska bat eta mutil bat aukeratzeko.

Baloratzeko irizpidea:

  • Aurre-hautaketan informazioa helarazteko gaitasuna, komunikatzeko estiloa, irudiaren kalitatea eta bideoaren edizioa baloratuko ditugu.

  • Elkarrizketan, beste alderdi batzuk baloratuko dira, besteak beste, gazteen ikuskeraren barruan hautagaiek Bilbori buruz duten ikusmoldea, proposamenak luzatzeko gaitasuna, komunikazio arloko ekintzetan duten eskarmentua (formala izan ez arren), etab.

Aurkeratutakoak:

  • Aurrez hautatutako youtuberrek 2017ko urritik 2018ko apirilaren arteko epean, banaka edo batera, hileroko bina bideo editatu behar izango dituzte (bideo 1 euskaraz eta bestea gaztelaniaz), Alianzo enpresak emango dizkien irizpideen arabera. Enpresa honek emango die egindako lanen ordainsaria (150 € bideo bakoitzeko)

Informazioa:

Bilbaogazte.bilbao.eus

gazteria@bilbao.eus

944236242