Graduondoko Ikasleentzako Pisu Solidarioak

Graduondoko Ikasleentzako Pisu Solidarioak programa Bilbo Zaharrean eta Otxarkoagan koste baxuko etxebizitzak eskaintzen dituen ekimen bat da. Graduondo batean matrikulaturik dauden ikasleei dago zuzenduta, komunitatean lan egitearen truke.

Programaren zortzigarren deialdian 50 plaza baino gehiago jartzen dizkizugu eskura Otxarkoaga eta Bilbo Zaharrean etxea partekatzeko; hileko errenta 55 eurokoa izango da, gehi uraren eta argiaren gastuak.

Bai Deustuko Unibertsitateak Bai Mondragonek aukeratzen dute barne prozesuen bidez. UPV/EHU-n eskaera egiteko irailaren 15ra arte dago irekita izen ematea, esteka honen bidez.