80.000 abantaila baino gehiagoz gozatu Gazte-txartelarekin

Gazte-txartela Europa mailan homologatuta dagoen Euskadiko gazte-txartel bakarra da, European Youth Card Association-en (EYCA) parte baita. Horregatik, Gazte-txartela duten gazteek, Gazte-txartelak eskaintzen dituen abantailak ez ezik, beste Autonomi Erkidegoetako eta EYCAko parte diren Europako beste 38 herrialdeetako gazte-txartelen abantailak ere gozatu ditzakete.

Euskadin erroldatuta bazaude, eta 14 eta 29 urte bitarteko gaztea bazara, Gazte-txartela eskuratu dezakezu. Txartelak sei euroko kostea du, eta gazteak 30 urte betetzen dituen hilabeterarte balioa izango du. Bi baldintza horiek betetzen badituzu, irakurri itzazu Gazte-txartela lortzeko argibideak.

Honako hauek dira Gazte-txartelak eskaintzen dituen abantailak:

  • Deskontu iraunkorrak Euskadin: hainbat deskontu eskaintzen ditu Gazte-txartelak kiroletan, kulturan, ostatuan edota osasunean, besteak beste. Ezagutu ze deskontu eskaintzen diren deskontu-bilatzailean.
  • Gazte-txartelaren packa: Gazte-txartelaren packa jasoko duzu, eta bertan deskontu-kupoi berezien taloitegi bat aurkituko duzu hainbat eremutan erabilgarriak izango direnak.
  • Zozketak eta lehiaketak: Gazte-txartelak zozketa eta lehiaketa ezberdinak antolatzen ditu sari ezberdinekin.
  • Bidaia-asegurua: Gaztetxarteldun guztiek doakoa eta mundu osoan baliagarria den bidaia-aseguru bat izango dute.
  • Abantailak Euskaditik kanpo: beste Autonomi Erkidegoetako, zein EYCAren barne dauden 38 herrialdeetako gazte txartelen abantailez gozatzeko aukera izango dute gaztetxarteldunek.