Zaborra eta ekonomia zirkularra ardatz dituen Borobilbi jaialdia

Mariaren Bihotza Plazan Irailaren 25etik urriaren 1era ospatu zen zaborra eta ekonomia zirkularra ardatz zituen Borobilbi jaialdia. Euren helburua hondakin eta baliabide ezberdinen erabilera txarra aditzera ematea izan zen, beti ere ikuspuntu original batetik. Borobilbik, Ideiak Martxan-ek antolatutako programa, denboran eta herrian zabalduko den kontzientziazio eta hezkuntza eredu bat ere hedatu nahi du

Gauzak horrela, zaborra lehengai, zein sormen iturri bezala ikusten irakatsi zuten. Tunipaneak baztertutako objektu eta etxetresna elektrikoekin instrumentuak egin zituen; Recrea2-ek bigarren aukera bat eman zien publizitateko olanei; Truca Recek baztertutako arropekin mozorroak egin zituen; Basuramak plastikozko poltsekin burbuila erraldoi bat eraiki zuen eta Reziclantesek, Trakamarrakak eta Katxarrismosek baztertutako objektuekin musika egiten irakatsi zuten. Women Open Workek ardi lana hartu zuen ardatz, eta zaborrik gabeko produkzio naturaletara egin zuen salto, Eduardo Lanak eguzki panelekin energia sortzen irakatsi zuen bitartean.

Programazioa osoa hemen ikusgai.